Podcasta eta zabalkunde-estrategia: STEM Lab Bizkaia

STEM Lab Bizkaiaren lehen bi denboraldietan lan egin genuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Estrategia Digitaleko Sailak bultzatuta.

Prozesu osoaz arduratu ginen, podcastaren ideia sortzailetik eta kontzeptualizaziotik hasi eta ekoizpen eta zabalkunderaino. Proiektuak atalen gidoigintza, gonbidatuen eta elkarrizketatzailearen hautaketa eta parte-hartzea, baita piezen grabazioa eta edizioa ere barne hartu zituen.

Halaber, zabalkunde- eta sustapen-estrategia diseinatu eta gauzatu genuen, edukiak social media kanal ezberdinetara egokituz eta online zein offline sustapen-ekintzak garatuz, haren irismena zabaltzeko eta publiko berriekin konektatzeko.

Ikus-entzunezko proiektu horri esker, erakundeari komunikazio-formatu berri baten sorrera, abiaraztea eta posizionamendua lantzen lagundu genion, sormena, edukien ekoizpena eta zabalkunde-estrategia uztartuz.


Category:

Audiovisual

Client:

STEM LAB

© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer
© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer
© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer