SOLARPACK click&go-ren urruneko autokontsumoa

Estrategia digitala. SOLARPACKen proiektu zirraragarrienaren gakoa.

Energiaren sektorean ziurgabetasun handiena zegoen unean, SOLARPACK gure agentziara etorri zen irtenbide berritzaile batekin eta proiektu zirraragarri batekin. ROSentzat, aukera paregabea izan da hainbat talde eta hornitzaile norabide bakarrean inplikatzeko: kanal digital guztien bidez marka bat eraikitzea, ezagutarazteko eta garatzeko beharrezkoak diren kanal guztiak baliatuz.

ERRONKA

Produktu bikaina duen marka bat eraikitzea. Naminga, brandinga, web-garapena, garapen teknologikoa, kontratazio- eta kudeaketa-eremua eta APP bat.

Naminga, proiektuaren lehen mugarria. SOLARPACKek konpainiaren lehen abiarazte handi honetan presentzia izaten jarraitu nahi zuen. Hortik abiatuta, markaren garapena marka eraikitzera bideratu zen, betiere kontuan hartuta digitalizazioa eta malgutasuna izango zirela energiaren merkatuan berritzailea zen irtenbide baten balio nabarmenenak.

Gure irtenbidea

Brandinga eta garapena aliantza onenekin uztartzen dituen proiektu digitala.

Brandinga eta sormena.

Namingaren, markaren irudiaren eta brandbookaren garapena egin genuen, baita estilo bisual eta verbalaren definizioa ere, eguzki-energiaren arloan enpresa nagusiak duen sendotasuna eta lidergoa, eta marka berriaren balioak erreferentziatzat hartuta.

Estrategia digitala

ROSen, SOLARPACK click&go-ren posizionamendu digitala sortu genuen, baita xede-publikoak eta bezeroaren ibilbidea (customer journey) definitu ere: euskarri organikoen eta ordainpekoen bidezko erakarpenetik hasi, kontratazio digitalera eta bezeroaren eremura iritsi arte. Erabiltzailearen esperientzia proiektuaren funtsezko elementuetako bat izan da, fluxuaren fase guztietan presente egon baita, eta garrantzi handia izan du proiektu osoan zehar egindako diseinu eta garapenean.

Web-garapena

Webgunea izan zen hasierako erreferentziazko euskarri estrategikoa, eta bertan egin genuen markaren irudia ikusgarri, proiektuaren helburu nagusiarekin batera: %100 energia berdearekiko interesa duten erabiltzaileak erakartzea.

Garapen teknologikoa eta ekosistema digitalaren definizioa. Proiektuaren lehen faseak aurrera egin ahala, ROSen Irontecen laguntza teknologikoa izan genuen. Konfiantzazko hornitzailea da, eta ekosistema digital osoa abian jartzeko eta mantentzeko beharrezko azpiegitura muntatzeaz arduratu da, baita SOLARPACK click&go-ren bezeroentzako kontratazio digitaleko inguruneak, bezeroaren eremua, backoffice-a eta mugikorrerako aplikazioa neurrira garatzeaz ere.

Analitika digitala

ROSen, customer journey-aren trazabilitate osoa lortzeko aukera ematen digun neurketa-eredu bat garatu dugu: euskarri organikoen eta ordainpekoen bidezko erakarpenetik hasi eta azken bihurketara arte. Horrez gain, salmenten analisia, contact centerreko deiak eta hirugarrenen kanalen bidez egindako salmentak ere neurtzen ditugu. Ingurune digital osoa proiektuaren hasieratik garatutako neurketa-estrategiaren parte da, eta horri esker SOLARPACKek estatistika fidagarriak lortzen ditu, kanal bakoitza definitzen eta optimizatzen laguntzeko.


Bilaketak, erabiltzailearen esperientziak eta, batez ere, garapen teknologiko on bat izateak funtsezkoak izan dira marka berri hau eraikitzeko. SOLARPACK click&go produktu bakar eta berritzaile batekin iritsi da merkatura, eta horri esker, proiektuaren parte diren ingurune eta eremu bakoitza sormenez garatu ahal izan dugu. Proiektuak hasi besterik ez du egin, eta brandinga izan da horiek guztiak lotzen dituen elkargunea.


Category:

Digital

Client:

SOLAR PACK

© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer
© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer
© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer