Aurrera egiteko beste modu bat dago, LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak, Fundación Euskadi txirrindularitza-taldearen babesletzaren urteko komunikazio-planaren barruan, komunikazio-kanpaina bat eskatu zigun, kirolari eta kulturari egiten dion ekarpena eta Euskadirekiko konpromisoa islatzeko.

Babesletzaren balioak transmititzeko kanpaina

Helburu horrekin, kanpainaren pieza nagusia sortu genuen. Donostiako hainbat menditan filmatutako spot bat da, eta txirrindularitza-taldeko harrobia da protagonista. Bertan, LABORAL Kutxaren izaera bereizten duten eta haren ADNa osatzen duten balioak transmititu genituen: elkartasuna, ahalegina, laguntasuna, gainditzeko grina…

«Beste ore batez egindako pertsonak daude, eta oinak lurrean ez badituzte, ez dituztelako pedaletik jaitsi nahi.»

Amaierako esaldi horrekin, pasioaren, lanaren eta konpromisoaren balioa definitu genuen; helburu bakoitza helmuga dela eta pedalkada bakoitzak aurrera egiten laguntzen duela dakitenena.



Ikusgarritasun handia sare sozialetan

Kanpainaren helburuen artean ez bazegoen ere, ikusgarritasun eta inpaktu handia lortu zen sare sozialetan. Spotak transmititzen zuen ikuspegi emozionalak jende askoren atseginarekin egin zuen bat.

Gainera, LABORAL Kutxak, Fundación Euskadik eta txirrindularitza-taldearen babesle guztiek kanpainaren hedapenean parte hartu zuten.

Category:

Marketing

Client:

LABORAL KUTXA

© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer
© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer
© 2026 Arima The Creative Core
Digital Designer