Komunikazio digitala eta edukiak
Bizkaiko Foru Aldundiaren Estrategia Digitaleko Sailaren komunikazio digitala kudeatzen dugu, bai sare sozialetako kanaletan, bai erakundeak dituen eduki propioetarako guneetan lan eginez.
Erakundearen sare sozialen kudeaketa eta plangintzaz arduratzen gara, baita GovTech Bizkaiaren blogerako edukiak sortu eta eguneratzeaz ere. Horrez gain, foru-langileei zuzendutako ezagutza- eta komunikazio-edukiak garatzen ditugu, eta Lantiken beste komunikazio digitaleko behar batzuei ere erantzuten diegu.
Zerbitzu hori diseinu grafikoarekin eta edukien maketazioarekin osatzen dugu, hainbat formatu eta euskarritan, pieza bakoitza erakundearen kanal eta publikoen behar espezifikoetara egokituz.
Category:
Marketing
Client:
LANTIK - GOVTECH








