Komunikazio digitala eta online marketina
Erakundearen komunikazio digitala modu integralean kudeatzen dugu, sare sozialen plangintza eta kudeaketatik hasi eta webguneko edukien eguneratze eta kudeaketara arte.
Halaber, newsletter-ak maketatu eta bidaltzeaz arduratzen gara, baita eguneroko komunikazio-beharrei erantzuteko hainbat pieza eta material grafiko garatzeaz ere.
Ikus-entzunezkoen arloan, bideo-elkarrizketak gidoitu, grabatu eta editatzen ditugu, eta, ondoren, edukiak sare sozialetako kanal desberdinetara egokitzen ditugu, erakundearen irismena zabaltzeko eta haren presentzia digitala indartzeko.
Category:
Digital
Client:
BAT







